jueves, 26 de junio de 2014

AGENDA 21/ 13-14- ELIKADURA JASANGARRIA

Aurtengo gaia Elikadura jasangarria izan da.

Diagnostikoan hiru proposamenak landu ditugu.

1. Fruitu-dendak eta harategietan saltzen diren produktu ekologikoak.

Egindako lana: Aurten elikadura jasangarriari buruz lan egin dugu. Guk fruitu-denda eta harategien egoera aztertu dugu.

Arazoak: Hauek dira:  fruta eta barazki ekologiko gutxi daudela eta nahiko garestiak direnez, erosteko aukerarik ez dago eta gainera, jendeak ez ditu ezagutzen hauen onurak.

 Halaber, Iruñean dagoen ortu ekologikoa ikertu dugu aukera ezberdinak ezagutzeko: http://biorganicfoods.com/pamplona-contara-con-60-huertos-ecologicos-de-100-m2-que-se-adjudicaran-por-sorteo-para-8-anos/
 
Konpromisoak: Produktu ekologikoen onurak zabaltzea gure familien artean eta eskolako proiektuan sartu.
Proposamenak:
§Herrian hitzaldiak burutzea produktu ekologikoen onurak jakinarazteko, jendeak ez dituela ezagutzen uste dugulako.

§Eta ortuen proiektuak aurrera eramatea. 

Zinegotziaren erantzunak: Ermuko plana orokorrean kontutan hartuko dituztela ortuen proiektuen proposamenak




2.  Gosariaren garrantzia

Egindako lana: Aurten gosariari buruz ikerketa bat egin dugu; zer gosaltzen dugun jakiteko, kalitatea eta osasuna bultzatuz. Ikasleok inkesta bat bete dugu eta emaitzak lortu ditugu.
Arazoak: L.H. eta D.B.H.-n gosariari buruzko inkestak egin ondoren, lortu ditugun emaitzak oso txarrak izan dira.
L.H.-ko ikasleek gutxi gosaltzen dute, gehienek esnea eta gailetak edo ogia,  eta behintzat, gero atsedenaldian zer ozer jaten dute. D.B.H-koek aldiz, gutxi gosaltzen dute eta gehienek ez dute ezer ekartzen atsedenaldian jateko.
Konpromisoak: Eskolan hiruhilabetero LH.ko bigarren zikloko ikasleek gosaria egingo eta jango dute.
Proposamenak:
Eskoletan gosariaren garrantzia azaltzeko hitzaldiak antolatu edo herritarrei  gosari osoaren inguruko kanpaina bat egitea.

Zinegotziaren erantzunak: Osasun proiektu batean sarturik, herrian hitzaldiak antolatuko dituzte.

3. Herriko puntu beltzak:

Egindako lana: Ermuko paperak jasotzeko ontzi berriak aztertu ditugu.
Arazoak: Orain dela urte batzuk, ontzi berriak ipintzeko orduan hauen zuloa handiagoa izatea eskatu genuen.
Berriak ikusi ondoren eta zuloa txikiagoa denez, gure buruari galdetzen dioguzer da hau? Zergatik txikiagoa
  Konpromisoak: Paperezko ontziak ondo erabiltzea; papera barruan sartu kanpoan ezer utzi gabe.
Proposamenak:
Eskoletan, batez ere ontzi tapadunak jartzea, ikasleei erraztasuna emanez.

Zinegotziaren erantzunak: Mankomunitateari esango diote, ontzi tapadunak jartzea gure eskolaren aurrean, ea posiblea izango zen.

ARGAZKIAK:













ELIKADURA JASANGARRIA ETA BESTE BATZUK: ENERGIA, URA, HERRIKO PUNTU BELTZAK……
EVIDENCIAS DE AG21. 13-14 


2º CICLO DE PRIMARIA





·       http://colegiosanpelayoikastetxea4e.blogspot.com.es/2014/03/desayuno-cardiovascular.html- UNIDO AL PROYECTO SOLIDARIO DE LOS DONANTES.





1º CICLO DE PRIMARIA


3º CICLO DE PRIMARIA












Eskolako jai egunean diplomak banatu ditugu:




 Hurrengo urtean aukeratutako gaia: Elikadura jasangarria.